Maiatzaren 26an atseden eguna hartu zuen Giroak. Bezperan Monte Grappa ikusgarrian despeditu zen hamabosgarren etapa, Carlos Verona madrildarrak (Lidl) maisuki irabazi zuena (5:15:41). Igor Arrieta (UAE Emirates) 37. sartu zen, 3:33ra. Bere taldekide Isaac del Torok jarraitzen du geroz eta lider sendoagoa izaten (55:54:05), Monte Grappan atzamarkada eman eta gero, Simon Yates-i (Visma) 1:20 eta bere taldekide Juan Ayusori 1:26 aterata. Igo Arrieta 37. da, 46:53ra.
Maiatzaren 27ko Giroko 16. etapan Piazzola sur Brenta eta lehen mailako San Valentino mendia lotuko dituzte (203 km), 2. mailako Carboniare eta lehen mailako Candrial eta Santa Barbara gainditu eta gero. San Valentinoko igoera ikusgarria espero da, Alpeetan baikaude.