Galiziako txurraskoa, olagarroa, itsaskiak, kriolloa, piperrak eta beste asko dastatzeko aukera izan zen asteburuan Uharte Arakilen. Guztia ribeiro eta albariño ardoez laguntzeko aukera izan zen. Zazpigarrenez izan zen Baralla pulpeiroa Uharte Arakilen. Eta makina bat ubertear eta sakandarrek ez zuten gastronomia hitzordua galdu.