Txirrindularitza

Igor Arrietak podiumean despeditu du Giroa

Guaixe 2025eko ekainaren 2a

UAE Emirates taldea, Igor Arrieta barne, Giroko azken etapan. UAE EMIRATES

UAE Emirates-ek talde onenaren saria jaso zuen eta Isaac del Toro txapeldunordea izan zen, Simon Yates (Visma) maglia arrosaren atzetik

Ekainaren 1ean despeditu zen, Erroman, Italiako Giroa, esprintean Olav Kooijek (Visma) irabazitako 21. eta azken etaparekin. Baina Giroa bezperan erabaki zen, maiatzaren 31n, Simon Yates-ek (Visma) erasoa jo, eta Isaac del Toro (UAE Emirates) eta Richard Carapazek (Education First) erantzun gabe geratu zirenean, ezinean. Hor galdu zuen maglia arrosa del Torok, eta hor gailendu zen Yates, sekulako erakustaldia eman eta arerio zuzenei minutuak atera eta gero. Giroko azken sailkapen orokorrean, Yates-ek 3:56 minutu atera dizkio Del Torori, eta 4:43 Richard Carapazi. 

Igor Arrietak bere lehen itzuli handia jokatu du eta maila onean aritu da. Zortzigarren etapan ihesaldi garrantzitsuenean sartu eta laugarren izan zen, eta Ayuso eta del Toro liderren alde lan egin du. Gainera, podiumera igo zen, UAE Emirates Giroko talderik onena izan delako.