Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du herriko kultura, kirol eta gizarte entitateei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin duela. Haren bidez erakunde horien jarduerak bulkatu nahi ditu udalak. Izan ere, haien bidez herrian herritarren parte hartzea bulkatzen da, bizi kalitatea hobetzen da eta kulturaren ezagupena nahiz garapena sustatzen dute. Deialdian interesa duten entitateek eskabidea eta dagokion dokumentazioa garagarrilaren 18rako udaletxean aurkeztu beharko dute. Deialdiaren oinarriak uhartearakil.eus webgunean daude.