Aralarko santutegiak ateak mustu ditu

Guaixe 2025eko ekainaren 16a

Pasaiatik idiak tiratutako gurdi gainean ekarri ondoren atzo jarri zituzten.

Lastailaren 26an su eman zioten Aralarko santutegiko aterari. Albaola itsas faktorian haren errepika egin ondoren, atzo jarri zituzten. Makina bat pertsona izan ziren lan horren lekuko. Albaolako kideek ate bakoitza behin baino gehiagotan jarri eta kendu behar izan zuten behar bezala jarri ahal izateko. Zerra, trintxa, mailua eta beste erabili zituzten horretarako. Forjariak esmerilarekin azken ukituak eman zizkion atea ixteko kakoei ixten dien piezei. Meza bitartean egin zuten lan Albaolakoek. Horren ondoren, Mikel Garziandia Goñik atea bedeinkatu zuen. Atea jartzeak eta Trinitate eguna izateak Aralarko santutegira jendetza erakarri zuen.