Aralarko Trinitate ermita zaharberritu dute

Guaixe 2025eko ekainaren 17a

Egindako lanak bedeinkatu zituzten igandean.

Trinitate egunarekin Aralarko santutegiak meza hartu zuen. Horren ondoren, ohi den bezala, santutegitik aldamenean dagoen Trinitate ermitara prozesioan joan ziren elizgizonak eta fededunak. Guztien buru Aralarko aingeruaren irudia. Aralarko santutegiko kapilau izandako eta egun Palentziako gotzain den Mikel Garziandia Goñik bedeinkatu zuen eraikinean egindako lanak.