Ezkilazainen kanpainak bedeinkatuta

Guaixe 2025ko eka. 18a, 11:30

Aralarko Trinitate ermitaren ondoan izan ziren igandean.

Trinitate egunarekin Aralarko izen bereko ermitaren ondoan jarri zituen Nafarroako Ezkilazainen Elkarteak bere bi ezkilak, batetik bestera eramaten dituztenak ekitaldiren bat antolatzen dutenean, edo deitzen dietenean. Bi ezkilak edozeinek jotzeko aukera izan zuen igandean. Elkarteak Aralarko egonaldia baliatu zuen Mikel Garziandia Goñi Palentziako apezpikuak bi ezkilak bedeinkatzeko.