egitaraua

Festa erraldoiak Uharte Arakilen

Guaixe 2025ko eka. 20a, 12:48

2024ko Uharte Arakilgo festetako txupinazoa. ARTXIBOA

Ekainaren 21etik 24ra, larunbatean asteartera, San Juan festak ospatuko dituzte Uharte Arakilen. Gazte Asabladak bezperan, ekainaren 20an, ostiralean, hasiko ditu festak. 

Ekainaren 21ean, larunbata, eguerdian botako du Uharte Arakilgo Erraldoi eta Buruhandi konpartsak euren urteurrenean Uharte Arakilgo San Juan festetako txupinazoa. Festek ekainaren 24ra, asteartea, San Juan egunera arte iraunen dute. 

Uharte Arakilgo Udalak berrebil daitezkeen edalontziak, platerak eta mahai tresnak erabiltzera animatu du, hondakinen sorrera murriztu eta jasangarriagoak diren ohitura sustatzeko helburuarekin. Bestetik, festak berdintasunean disfrutatzeko deia egin du ere, eta larunbat gauean puntu morea egonen dela jakinarazi du. 

2025eko San Juan festek 27.729 euroko aurrekontua izan dute. 

2025eko Uharte Arakilgo San Juan festak

Ekainak 20 ostirala

UAGAk antolatuta

13:00 Txupinazoa.

14:30 Bazkaria.

17:30 Pilota partida.

19:00 Ilargi txaranga.

21:00 Parrillada.

22:00 Iruinyard Sound System.

Ekainak 21 larunbata

12:00 Txupinazoa Erraldoi eta buruhandien konpartsaren eskutik. Ondoren, erraldoien eta buruhandien kalejira eta 2024an jaiotako haurrei zapi banaketa.

13:00 Auzatea jubilatuen eskutik eta Kantuz-en emanaldia.

14:30 Herri parrillada.

18:00 Ilunberriko txaranga.

19:00 Buruhandiak.

20:00 Auzatea eta Zzpizar taldearekin dantzaldia.

21:00 Patata tortila txapelketa.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 – 03:30 DJ Javier.

Ekainak 22 igandea

12:00 Erraldoiak eta buruhandiak.

13:00 Auzatea eta Galtxorratz taldearen dantza emanaldia.

14:30 Haurren bazkaria.

16:00 Aurpegi margoketa.

17:00 Odei Magoaren ikuskizuna.

18:00 Sadina jana Aralar Mendi Elkartearen eskutik.

19:00 Buruhandiak.

20:00 Auzatea eta Musutruk taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

Ekainak 23 astelehena

10:00 Zamartzera erromeria eta San Migeli harrera eta meza. Ondoren, auzatea.

12:00 Buruhandiak.

14:30 Zikiro bazkaria, UAGAk antolatuta.

16:00 Mus txapelketa.

18:00 Haurrendako puzgarriak.

19:00 Buruhandiak.

20:00 Auzatea eta 3TTU taldearen dantzaldia.

22:00 Suen piztea eta zanpantzarren irteera.

22:30 Txaranga, UAGAk anolatuta.

00:00 – 02:00 DJ Marzel.

Ekainak 24 asteartea

11:00 Meza, elizan. 

12:00 Haurrendako ginkana. 

13:00 Erraldoiak eta buruhandiak eta auzatea. 

14:00 Uharteko Zortzikoa. 

14:30 Jubilatuen bazkaria. 

17:30 Azabache taldearekin dantzaldia. 

18:00 Esku pilota partidua: Oier vs. Beñat.

19:00 Txokolate jana eta buruhandiak. 

20:00 Auzatea. 

22:00 Zezensuzkoa.