San Juan festak bete-betean Uharte Arakilen

Guaixe 2025eko ekainaren 23a

Ubertearrak festetan buru-belarri sartuta daude.

Gazte asanbladak ostiralera, garagartzaroaren 20ra, aurreratu zuen festen hasiera, propio egitaraua prestatuz. Ordutik festetan da Uharte Arakil. Ospakizun ofizialari hasiera ematen zion etxajua hurrengo egunean izan zen. Hura pizteaz erraldoi konpartsako sortzaile Mari Carmen Oteiza Martinez izan zen. Esker ona adierazi zuen udaletxeko balkoitik eta festa onak opa zituen. Ondoren udalak joan zen urtean jaiotako haurrei harrera egin zien, beraien izena eta herriko armarria zuen ttattar bana oparituz. Erraldoi konpartsa dantzan hasi zen, auzatea izan zen eta kantuz taldeen doinuak ere.

Festetako hirugarren egunean erraldoi konpartsaren kalejira, Galtzorratz dantza taldeko haurren emanaldia izan zen. Haurrendako eta helduendako bazkariaren ondoren magia saioa eta sardina jana izan ziren. Ospakizunek Uharte Arakilen oraindik bi egun dituzte aurretik.