Uharte Arakilgo udaletxearen teilatuari eusten zion egitura erortzeko arriskuan zegoen, horregatik garilean habeei eusteko eskorak jarri zituzten. Aldi berean, goiko ganbaran zegoen zaborra atera zuten. Lanen aurrekontua 72 milioi pezetakoa (432.720 euro) zen eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza ezinbestekoa zen obra egiteko. Herriko etxean egin zen atzeneko konponketa 80 urte lehenago izan zen.

