Duela 25 urte...

Jolas parkea Uharten

Guaixe 2025eko irailaren 2a

San Joan plazan jarri zuten.

Uharte Arakilgo Udalak haurrek non jolastu izan zezaten jolas parke bat jartzea erabaki zuen. Haurrendako parkea San Joan plazan jartzea erabaki zuen udalak, iturriaren ondoan. Horretarako, zoruan zeuden harriak kendu eta kautxua zabaldu zuen. Haurren gozagarri txirrista, zabuak eta beste zenbait elementu ere jarri zituen udalak jolas parkean.