Etxeko surako egur epaia eskatu zuten dozena bat ubertearrek, baita zegozkien 40 euroak ordaindu ere. Haiek esleitzeko zozketa egin da eta emaitza uhartearakil.eus webgunean dago. Epaitza eskuratu duten ubertearrek hura biltzeko epea garilaren 1etatik azaroaren 1era izanen dute.