Gobernuak oniritzia eman dio Trefilados enpresaren eskaerari

Guaixe 2025eko uztailaren 15a

Trefilados Navarraren lantegia. UTZITAKOA

Ingurumen baimen bateratua eguneratu egin du. 

Uharte Arakilen dagoen Trefilados de Navarra SA enpresak altzairuzko alanbrea, aluminioz estalia, eta aluminiozko hodiak fabrikatzen ditu. Titularrak bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzea eskatu zuen. Zehazki, sortutako hondakinen zerrendan, hondakin berri bat sartzea eskatu zuen: granailaketa prozesuan sortuko hondakina, EHZ 120116* kodea duena. Bestalde, instalazioan sortutako hondakinen zerrendatik , garbiketa-sisteman sortutako azido fosforikoari dagokiona ezabatzea eskatu zuen, EHZ 110106* kodea duen hondakina. Azken hori zerrendatik kentzea eskatu zuen garbiketa kimikoko sistematik garbiketa mekanikoko sistema batera aldatu delako ekoizpen prozesua.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak proposatutako aldaketak onartu ditu. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpenean eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.