Duela 25 urte...

Uharteko osasun etxea

Guaixe 2025eko azaroaren 4a

Zabaldu aurretik itoginak zeuden, horrekin kezkatuta zeuden udal ordezkariak.

Uharte Arakilgo osasun etxea egiteko lanak 30 milioi pezeta (180.300 euro) balio izan zuen, gobernuak 22 jarri zituen eta udalak 8. Hiriberri Arakil eta Arruazu bitarteko herritarrei osasun arreta eskaintzen hasi zen. Antonio Fernandino medikua, Jokin Lizaso erizaina eta Inma Arteaga administraria ari ziren lanean. Goizetan Uharten egoten ziren lanean eta 13:00etatik aurrera herrietako kontsultategietan zeuden. Lastailaren 25ean mustu zuen Santiago Cervera osasun kontseilariak.