Santutegirako bidean dagoen gurutze bat, atzera ere, moztuta

Guaixe 2025eko irailaren 9a

Moztutako gurutzea lurrean botata. @iglesia_navarra

Bigarren aldia da mozten dutena. Martxoko azken asteburuan ere moztu zuten. Moztutako gurutzea maiatzaren 17an jarri zuten bere tokian.

Uharte Arakildik Aralarko santutegira igotzeko bidean hiru gurutze daude. Bigarrena moztuta eta lurrean botata agertu zen agorrileko azken aurreko asteburuan. Mendizale batzuek gaztigatu zuten Alfontso Garziandia Goñi Aralarko kaperaua. "Moztu bai, baina, gutxienez, oraingoan ez dute gurutzea eraman". Esan duenez, "ez dakit nori traba egin diezaiokeen gurutze batek, baina batzuek zeinu hau oztopatzen diotela ematen du. Pena da. Baina gure erantzuna bera izango da. Lanean jarraituko dugu ongia egiteko, eraikitzeko, konpontzeko eta sendatzeko. Gure santutegia leku ona da. San Miguelek bere forma guztietan borrokatzen du gaizkiaren kontra".