Herentzia baten berri eman du udalak

Guaixe 2025eko irailaren 23a

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Iruñean jaio baina Uharte Arakilen bizi izan zen gizonezko baten herentziaren inguruko deialdia da.

Testamenturik ez dagoenez edo testamentuan izendatutakoek uko egin dietenez, jaraunspen jasogabearen ordezkariengana jotzea ezinezkoa izan denez, Uharte Arakilgo Udalak ediktua argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean (azaroaren 6an) eta udaletxeko iragarki-oholean jarri du. Hildakoaren ondorengoak edo haien ordezkariak hilabete dute Iruñeko Carlos III.a etorbideko 4. eraikineko (Nafarroako Gorteak kaletik sarrera) seigarren solairuko bulegoan aurkezteko. Han gizonezkoaren heriotzaren notifikazioaren tramitea eginen da. Eta, aldi berean, joaten direnek beraien herentziarako eskubidea egiaztatu beharko dute. Hilabeteko epean inor agertzen ez bada, jakinaren gainean daudela ulertuko du foru ogasunak.