Txirrindularitza

Igor Arrieta, Luxemburg-eko podiumean

Guaixe 2025eko irailaren 22a

UAE Emirates, Igor Arrieta tartean, Luxemburg-eko Skoda Tourreko talde onena. UAE EMIRATES

UAE Team Emirates taldea Luxembourg-eko Skoda Tourreko talde onena izan da eta bere taldekide Brandon McNultek irabazi du proba

Irailaren 21ean despeditu zen Luxemburg-eko Skoda Tourra. UAE Team Emirates taldeak lan itzela egin du bertan, tartean Igor Arrieta Lizarragak. Taldeko Brandon McNultek irabazi du proba, eta UAE Emirates izan da talderik onena. Beraz, podiumetik esango dio agur taldeak denboraldiari. 

UAE Team Emirates taldeak 86 garaipen lortu ditu aurten, txirrindularitza talde batek orain arte inoiz lortu izan duen garaipen kopururik handiena. Tartean dago Igor Arrietak Ordiziako Klasikoan lortutakoa.