Mendi lasterketak

Beriain Kilometro Bertikala, sariak barra-barra

Guaixe 2025eko irailaren 22a

Uharte Arakilgo mendi lasterketa aldi berean Nafarroako Km Bertikalen Txapelketa izan zen, eta sari ugari banatu ziren. 

Aritz Unamunok eta Lide Urrestarazuk irabazitako lasterketan, Aritz Munarriz eta Izaskun Beunza lehen sakandarrak izan ziren, eta Izaskun, gainera, Nafarroako txapelduna eta lehen beteranoa. Taldeka Hiru Herri izan zen Nafarroako txapelduna eta junior mailan Adrian Martinez izan zen azkarrena eta Julen Fuentes hirugarrena.