Txirrindularitza

Igor Arrietak ezin izan zuen Europako txapelketa despeditu

Guaixe 2025eko urriaren 6a

Igor Arrieta, Europako Txapelketetan. FEDERAZIOA

Pogacarrek maisuki irabazitako lasterketan Ayuso seigarren izan zen

Urriaren 5ean Europako Txapelketetako eliteen errepide lasterketa jokatu zen Drôme Ardèchen. Txirrindulariek lasterketa oso gogorra zuten aurretik (202,5 km), tartean Saint-Romain-de-Lerps gaina hiru aldiz gainditu behar izan zuten, hasierako zirkuituari hiru itzuli egin behar zizkiotelako. Lehen arranpatatik hasi ziren erasoak, eta Pogacar, Evenepoel eta Almeida jarri ziren aurretik. Saint-Romain-de-Lerpsen bigarren igoera erabakigarria izan zen. Vingegaard atzean geratu zen, eta Ayuso, Arrietaren laguntzarekin, faboritoen taldean zegoen. Evenepoel-ek erasoa jo, eta Pogacarrek erantzun egin zion. Helmugarako 90 kilometroren faltan Ayuso faboritoengana gerturatu zen, baina Saint-Romain-de-Lerps gainaren hirugarren igoeran, helmugarako 75 kilometroren faltan, Vingegaardek lasterketa utzi zuen eta Pogacarrek erasoa jo zuen. Bakarrik egin zuen aurrera eta bakarrik iritsi zen helmugara munduko eta Europako txapelduna, sekulako ikuskizuna eman eta gero (4:59:29). Evenepoel txapeldunordea izan zen, 31 segundora, eta Paul Seixas hirugarrena, 3:41era. Juan Ayuso seigarren sailkatu zen, 4:21era. 

Soilik hamazazpi txirrindularik despeditu zuten proba. Igor Arrietak ezin izan zuen proba bukatu.