Txirrindularitza

Igor Arrieta, Guangxiko Tourrean

Guaixe 2025eko urriaren 16a

Igor Arrieta, taldea gidatzen, Guangxiko Tourrean. UAE EMIRATES

UAE Emirates taldeak denboraldiko 100. garaipena lortu nahi du denboraldiko azken lasterketetan

UAE Emirates taldea Txinan dago egunotan, Guangxiko Tourrean murgilduta. Bertan lehiatzen ari da Igor Arrieta uharte arakildarra. 2025 denboraldian 95 garaipen lortu ditu UAE Emirates taldeak, izugarria, baina taldeak erronka berezia jarri dio bere buruari: 100 garaipenetara heltzea. Horretarako, dena emango dute Guangxiko Tourrean eta urriaren 19an jokatuko diren Veneziako Klasikoan eta Frantzian jokatuko den 43. Nazioen Erlojupekoan. 

Guangxiko Tourrak sei etapa ditu eta dagoeneko hiru jokatu dira. Egun, Igor Arrieta 92. postuan dago sailkapen orokorrean.