Txirrindularitza

Igor Arrietak Guangxiko Tourra despeditu du

Guaixe 2025eko urriaren 20a

Igor Arrieta, Guangxiko Tourrean. UAE EMIRATES

UAE Emirates taldeak ez du ehun garaipen lortzeko erronka lortu, eta 95ekin geratu da, errekor handia

Urriaren 19an jokatu zen Guangxiko Tourraren seigarren eta azken etapa. Azkenean, Paul Doublek (Jayco) irabazi du proba (22:37:12), Victor Lafayri (Decathlon-AG2R) 15 segundo eta Jhonatan Narvaezi (UAE Emirates) 16 segundo aterata. Igor Arrietak (UAE Emirates) proba bikaina egin du eta 37. sailkatu da, 2:13ra.