Pilota

Guillermo Mazo Memoriala Sakanan abiatuko da

Guaixe 2025ko urr. 21a, 10:30

2024 urteko finalistak eta txapeldunak. UTZITAKOA

Nafarroako Gazteen Lau eta Erdiko Txapelketako partidak Uharte Arakilen eta Lekunberrin jokatuko dira. Urriaren 21ean erabakiko da lehen jarduna, Uharte Arakilen

Abian da Nafarroako Gazteen Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa, 28. Guillermo Mazo Memoriala. Aurten partidak Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan eta Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan jokatuko dira. Azken txanpako final laurdenak, finalerdiak eta finala Lekunberrin erabakiko dira, Labrit obretan baitago eta ezingo baitu finala hartu. 

Hasieratik antolaketa lanetan dabilen Pablo Lopez de Goikoetxea altsasuarrak azaldu duenez, “guztira 40 pilotarik hartuko dute parte, Nafarroako hamalau klub ordezkatuko dituztenak, tartean Irurtzun kluba”. Lehendabiziko kanporaketan 16 pilotarik jokatuko dute, eta aurrera egin ahala, zerrendaburuak izanen dituzten zain. 

Joan zen urteko txapelduna Oberenako Julen Rekalde izan zen, final estuan Larraun klubeko Igor Nazabali 22-17 irabazi eta gero. 

Urriaren 21ean, Uharte Arakilen
Txapelketa urriaren 21ean hasiko da, asteartearekin, Uharte Arakilen, 18:00etatik aurrera. 
-Olarra – Iraizoz
-Sagardui – Legarda
E. Esain – Oieregi
Aritzegi – Alkorta

Urriaren 22an, Lekunberrin
Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, 18:00etan:
Bengoetxea – Oreja
Eguaras – Gorraiz
I. Ijurko – Armendariz
Otamendi – Gastearena