Domu santu eguna, gertuago

Guaixe 2025ko urr. 24a, 11:16

Uharte Arakilgo hilerriko atea eta hilarriak. ARTXIBOA

Kanpo santua zabalik izanen da.

Hildako senide eta lagunak oroitzeko eguna izaten da Domu Santu eguna, azaroaren 1ean izanen dena. Data hori hurbiltzearekin batera hilobiak eta horma hobiak garbitu eta txukuntzeko ohitura izaten dute herritarrek. Hori jakinda, lanak errazteko, Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du lastailaren 24tik, ostiraletik, azaroaren 10era hilerria zabalik izanen dela.