Bi egunetan ur mozketak izanen dira

Guaixe 2025ko urr. 31a, 11:51

Itxesi kalean jarri dituzten hodiak.

Astelehen eta astearte goizean izanen da.

Itxesi eta Errekabitarte kaleetan lanak egiten ari dira. Zehazki Itxesi kalean herria urez hornitzen duen sareko hodia aldatzekotan dira, egungo mikrozementuzko hodia fundiziokoengatik ordezkatzeko. Hodi berria jarri dute langileek eta orain herriko sarearekin lotzeko garaia da. Lan horiek azaroaren 3an eta 4an eginen dituzte, astelehenean eta asteartean. Hori dela eta Uharte Arakil guztiko ur hornidura moztu beharko dute 09:00etatik 15:00etara.