Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketan edo Guillermo Mazo Memorialean bigarren jardunaldia jokatu da Uharte Arakilen eta Lekunberrin.
Irurtzun klubeko lau pilotari lehiatu dira. Urriaren 28an, Uharte Arakilen, Esain (Irurtzun) Goñiren kontra erori zen, 18-9. Lehia oso estuan, Fagoagak (Erreka) Olarra (Irurtzun) hartu zuen mendean (18-15). Irurtzun klubeko Zubiriak Alkorta (Aurrera) zuen aurkari, baina Zubiriak ezin izan zuen partida jokatu eta Alkortari eman zitzaion garaipena. Urriaren 29an, Lekunberrin, Gorraizek (Irurtzun) erraz gailendu zitzaion Gomezi (Lagunak), 6-18.
Datorren asteko jardunaldian, Gorraizek Azanza (San Miguel) izango du aurkari.
Bigarren jardunaldiko emaitzak
Urriaren 28an Uharte Arakilen:
Goñi (Ardoi) 18– E. Esain (Irurtzun) 9
Martinez (Aurrera) 18 – Legarra (PSS) 3
Fagoaga (Erreka) 18 – Olarra (Irurtzun) 15
Zubiria (Irurtzun) ez zen aurkeztu – Alkorta (Aurrera). Beraz, partida Alkortari eman zaio
Urriaren 29an Lekunberrin:
E. Ijurko (Larraun) 18 – O.Oreja (Larraun) 14
Gomez (Lagunak) 6 – Gorraiz (Irurtzun) 18
Diaz (San Miguel) 3 – I. Ijurko (Larraun) 18
Iriarte (Beti Onak) 4 – Otamendi (Larraun) 18