Aste honetan Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko-Guillermo Mazo Memorialeko hirugarren jardunaldi edo kanporaketa jokatu da. Zortzi partida erabaki dira guztira, lau Uharte Arakilen eta beste horrenbeste Lekunberrin. Tartean, Irurtzun klubeko Gorraiz txapelketatik kanpo geratu da, San Miguel klubeko Azanzaren kontra partida oso borrokatuan 18-16 galdu eta gero.
Hirugarren kanporaketako emaitzak
Azaroak 4, asteartea, Uharte Arakilen:
Telletxea (Larraun) 18 – Fagoaga (Errekalde) 3
X. Esain (Esteribar) ez zen aurkeztu, 0 – Martinez (Aurrera) 18
Olza (Oberena) 7 – Goñi (Ardoi) 18
Laso (Larraun) 18 – Alkorta (Aurrera) 10
Azaroak 5, asteazkena, Lekunberrin:
Baleztena (Aurrera) 18– E. Ijurko (Larraun) 12
Azanza (San Miguel) 18 – Gorraiz (Irurtzun) 16
Bidart (Aurrera) 18 – I. Ijurko (Larraun) 13
Zubillaga (Aurrera) 18 – Otamendi (Larraun) 13