Pilota

Salaberriatarren aukera Guillermo Mazo Memorialean

Guaixe 2025eko azaroaren 11

Aste honetan Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko final laurdenetara zein pilotari sailkatuko diren erabakiko da

Aste honetan Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko txapelketako final zortzirenak jokatuko dira. Txapelketa honetan Nafarroako 14 klubetako 40 pilotari ari dira lehian eta aste honetako partidetatik final laurdenak jokatuko dituzten zortzi pilotariak aterako dira. 

Tartean Irurtzun klubeko bi ordezkari ditugu, salaberriatarrak hain zuzen ere. M. Salaberriak Goñi (Ardoi) izango du aurkari Uharte Arakilgo jardunaldian, eta J. Salaberriak Baleztenaren (Aurrera) kontra jokatuko du Lekunberrikoan. 


Azaroak 11, asteartea, 18:00etan Uharte Arakilen:
Aldaz (Ultzama) – Telletxea (Larraun)
Gomez (Ardoi) – Martinez (Aurrera)
M. Salaberria (Irurtzun) – Goñi (Ardoi)
Anzizar (Erreka) – Laso (Larraun

Azaroak 12, asteazkena, 18:00etan Lekunberrin:
J. Salaberria (Irurtzun) – Baleztena (Aurrera)
Antimasberes (Lagunak) – Azanza (San Miguel)
Perez (Ultzama) – Bidart (Aurrera)
Nazabal (Larraun) – Zubillaga (Aurrera)