Pilota

Salaberriatarrek ez dute Guillermo Mazo Memorialean aurrera egin

Guaixe 2025eko azaroaren 13a

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko final laurdenetan ez da ordezkari sakandarrik egongo

Aste honetan Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko txapelketako final zortzirenak jokatu dira, eta datorren astean final laurdenak jokatuko dituzten zortzi pilotariak atera dira. Tamalez, ez da Irurtzun klubeko ordezkaririk egongo, salaberriatarrek ez baitute aurre egin. M. Salaberriak 15-18 galdu zuen Ardoiko Goñiren kontra, eta J. Salaberriak ezin izan zuen Aurrerako Baleztenaren kontra jokatu. 

Emaitzak:
Azaroak 11, Uharte Arakilen: 
Aldaz (Ultzama) 18  – Telletxea (Larraun) 11
Gomez (Ardoi) 17 – Martinez (Aurrera) 18
M. Salaberria (Irurtzun) 15 – Goñi (Ardoi) 18
Anzizar (Erreka) 18 – Laso (Larraun) 12

Azaroak 12, Lekunberrin:
J. Salaberria (Irurtzun) Aurkeztu gabe 0 – Baleztena (Aurrera) 18
Antimasberes (Lagunak) Aurkeztu gabe 0 – Azanza (San Miguel) 18
Perez (Ultzama) 5 – Bidart (Aurrera) 18
Nazabal (Larraun) 18 – Zubillaga (Aurrera) 3