Itxesi kalean herria urez hornitzen duen sareko mikrozementuzkoa hodia fundiziokoagatik aldatu eta sare orokorrarekin azaro hasieran lotu zuten langileek. Gainera, Itxesi eta Errekabitarte kaleetan euri urak eta ur beltzak banatzeko eta bi saretan jasotzeko lanak egin dituzte.Obra Construcciones Oses enpresa egiten ari da eta 540.000 euro kobratuko du. Lanak finantzatzeko Uharte Arakilgo Udalak Lurralde Kohesiorako Departamentuak Toki Inbertsioen Planeko 200.000 euroko dirulaguntza du.