Erreka kaleko lanetarako obra zuzendaria behar du udalak

Guaixe 2025eko azaroaren 25a

Mutikoak Erreka kalean. ARTXIBOA

Zerbitzu hori kontratatzeko deialdia egin du.

Uharte Arakilgo Udalak Erreka kaleko sareak, zoladura, zerbitzuak eta lurpetik doan errekaren kanalizazioa berritzeko lanak aurten hasiko ditu. Horretarako obraren zuzendaritzaz eta segurtasuna eta osasuna koordinatzeaz arduratuko den zerbitzua kontratatu nahi du udalak. Lana bere gain hartu nahi duenak abenduaren 12ko 14:00ak arteko epea du bere eskabidea aurkezteko. Udalak lan horren truke 129.268,16 euro (BEZ barne) ordainduko ditu. Lanek 18 hilabete iraunen dute.