Udazkeneko lehen elurteak Aralar mendian elur ugari utzi du. Ondorioz Uharte Arakildik Aralar gaineraino daraman pistaren zati handi bat elurpean dago. Horregatik, Uharte Arakilgo Udalak Zamartzeko monasterio parean dauden seinalean pista itxita dagoela jakinarazten duten oharra jarri du. Izan ere, udalak neguan ez du pista horren mantentze lanik egiten.
Pista hori Uharte Arakilgo Udalak herriko abeltzainendako eta baso kudeaketarako egindako bidea da; ez dago Nafarroako Gobernuaren errepide sarean. Horregatik, udalak pistaren hasieran gaztigatzen du txirrindulariek eta motor gidariek debekatuta dutela han ibiltzea. Gainontzeko ibilgailuen abiadura muga orduko 20 km-koa dela jakinarazten du, eta bidean abereak opatzeko aukera dagoelako tentuz gidatzeko eskatzen du.