Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta Uharte Arakilgo Udalak, besteren artean, Giza Eskubideen Zikloa antolatu dute. Haren baitan, Uharte Arakilen, Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian elkartasun azokak eginen dira. Haiek zer saldu izateko, elkartasun bilketa egiten hasi dira. Egoera onean dauden liburuak, jokoak, jostailuak eta bestelako objektuak jasoko dira. Uharte Arakilgo udaletxean bilketa azaroaren 26an, asteazkenean, eta abenduaren 1ean, astelehenean eginen dute, 10:00etatik 12:00etara.