Parte hartzeko Arakilgo ondare materiala eta natura erakusten dute hiru argazki bidal daitezke arakilkultura@gmail.com epostara. Abendura 4ra arte dago parte hartzeko aukera.
Arakilgo argazki lehiaketara aurkeztutako irudien artean hoberenak aukeratuko dituzte eta datorren urteko egutegian agertuko dira. Bestetik, argazkirik politenaren egileak 200 eurotan baloratutako tokiko produktuen saskia irabaziko da. Argazki lehiaketaren oinarriak arakil.eus webgunean aurki daitezke, eta informazio gehiago behar duenak arakilkultura@gmail.com eposta edo 634 584 226 WhatsApp zenbakira idatz dezake.