Belengo basilikatik sua hartuko dute eta munduko hainbat herrialdeetako scoutek Europara eramanen dute. Iruñera ere iritsiko da eta handik Nafarroako parrokietara banatuko dute. Belengo bake argia Zamartzeraino iritsiko da, abenduaren 23an, asteartearekin, 11:00etan izanen da.
Zamartzeko monasterioan egun berezia izanen da abenduaren 23a, izan ere, katekesira joaten diren haurren gabon kanten lehiaketa jokatuko baita. Horretaz aparte, sakandar berriak batuko dituen topaketa ere hartuko du Zamartzek, eta bazkaria ere izanen dute. Topaketa hori joan den urtean egin zuten estreinakoz. Abenduaren 12an Amerikan Guadalupeko ama ospatzen dute eta, horregatik, abenduan egitea erabaki zuten, Belengo bake argia etortzen den egunean hain zuzen ere.