Mus txapelketarako sailkapena zehaztuta

Guaixe 2026ko otsailaren 10a

Uharteko kanporaketako finalistak. EH MUS

Hamaika bikote aritu ziren kartetan.

Uharte Arakilgo Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa Anaiak tabernak hartu zuen larunbatean, otsailak 7. Hamaika bikote neurtu ziren eta bi izan ziren lehiaketan aurrera egitea lortu zutenak:  Mikel Razkin eta Ibai Gorriti eta Alvaro Lakuntza eta Iñaki Martiarena. Bikoteetako batek lehiaketaren hurrengo errondan aurkezterik ez balu, Asier Camposek eta Juan Carlos Lakuntzak osatutako bikoteak ordezkatuko luke.