Uharte Arakilgo alkate Txomin Uharte Baleztena eta Sakana Trenaren Alde plataformako kideek Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren inguruko azalpenak eman zituzten ostiralean, otsailaren 6an. Udaletxeko ganbara ubertearrez bete zen. AHT egitasmoaren trazatua zein izanen den eta zein eragin sortuko dituen azaldu zuten hizlariek. Alkateak gogorarazi zuen udalak tren ereduaren azterlan alternatibo bat egitea eskatu zuela 2025eko maiatzaren 26an, "lurralde kohesioa bermatzeko, ingurumena errespetatzeko eta ekonomia bideragarritasuna ahalbidetzeko, horretarako trenbide sarea modernizatuz eta merkantziak trenbidez garraiatzea bulkatuz, gure herri eta eskualdeetako geltokiekiko konexioa eta maiztasunak hobetzean oinarrituta". Udalak alegazioak aurkeztu dituela jakinarazi zuen alkateak. Akaberan, nahi zuenak, egitasmoaren kontrako alegazioak sinatzeko aukera izan zuen.
Ministerioak aurkeztutako AHT egitasmoaren berri jaso nahi duenak erakusketa du udaletxeko gopiko ganbaran, martxoaren 1era arte. Astegunetan 10:00etatik 14:00etara ikusgai izanen da, larunbatetan 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.