Uharte Arakilgo Udalak 2025eko bigarren sei hilekoan egindako ur kontsumoa kobratuko du aurki. Horretarako epea martxoaren 12ra arte dago. Aipatutako data horretan kargatuko du zenbatekoa kontu korronteetan, udal ordainagiriak helbideratuta dituztenena. Halakorik ez dutenek zenbatekoa jakinarazpenean agertzen diren bankuetako bulegoetan ordaindu beharko dute, ordainagiria aurkeztuz.