Asteburuan Murtziako Itzulia jokatu zen, bi etapako proba. Igor Arrieta bertan lehiatu zen, UAE Emirates taldearekin. Lehen etapa Marc Solerrek (UAE) irabazi zuen (1:50:39), helmugara bakarrik helduta (1:50:39). 19 segundura Julios Johansen (UAE) taldekidea sartu zen, eta 40 segundora Thomas Pidcock (Pinarello). Tropela 1:01era sartu zen. Laugarren Pello Bilbao (Baharain) izan zen, eta bosgarren Igor Arrieta (UAE).
Bigarren etapan haizetearengatik alerta laranja zegoen eta antolakuntzak etaparen zati bat laburtu zuen hasiera batean. Irteera ordu erdi atzeratu zuten, eta 40 km kendu ziren. Baina egoera ez zen hobetzen eta, azkenean, taldeak Santomerara autoz eraman zituzten eta bertan 10 km-ko zirkuituan modu neutralizatuan aritu ziren txirrindulariak.
Hori dela eta, lehen etapako txapeldunak, Marc Solerrek (UAE Emirates) irabazi du Murtziako Itzulia (1:50:39), eta bere taldekide Igor Arrieta bosgarren izan da, 1:01era. Gainera, UAE Emirates-ek talde onenaren saria jaso zuen. Saudi Arabian podiumean hasi zuen denboraldia Arrietak, eta goian jarraitzen du.
Otsailaren 16an Jaengo Itzulian ariko da Arrieta.