Aralar Mendi elkarteak bere zuzendaritzaren erdia berritu zuen. Lehendakari berria, bigarren aldiz, Juan Migel Etxabarri aukeratu zuten. Berarekin batera talde gazte eta langilea sartu zen zuzendaritzan. Elkarteak 372 bazkide zituen. Zuzendaritza anitzagoa eta parte hartzea zabalagoa izateko atzeneko kideek erabaki zuten juntan egondakoak ezin zirela hurrengo 10 urtetan hautagai izan.

Zuzendaritzak ardura ziren, esaterako: elkartearen eguneroko martxa, igerilekuak hainbat talderen koordinazioa edota Artzain Eguna.

