Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, udalaren jendaurreko arreta gaur, otsailak 17. Udaletxean aurrez aurreko tramiteren bat egin nahi duenak 14:00etatik 15:00etara joan beharko du. Udalak azaldu duenez, prestakuntza saio bat jasoko dutela langileek eta, horregatik, laburtu dutela jendaurreko arreta zerbitzua. Larrialdi kasuan info@uhartearakil.eus e-posta zerbitzura idatzi daiteke. Udalak gaineratu duenez, bihartik aurrera ohiko arreta ordutegia izanen dela berriro.