Itxesi kalean herria urez hornitzen duen sareko mikrozementuzko hodiaren orde fundiziokoa jarri dute. Gainera, Itxesi eta Errekabitarte kaleetan euri urak eta ur beltzak banatzeko eta bi saretan jasotzeko lanak egin dituzte. Obra Construcciones Oses enpresa egin ditu eta horiengatik 538.313,54 euro kobratu ditu. Lanak finantzatzeko Uharte Arakilgo Udalak Lurralde Kohesiorako Departamentuak Toki Inbertsioen Planeko 200.000 euroko dirulaguntza izan du.