Txirrindularitza

Arrieta zazpigarren Jaengo Paradisuan

Guaixe 2026ko otsailaren 17a

Igor Arrieta, Jaengo Klasikoko sterratoan. UAE EMIRATES

Sterratoan bikain ibili zen txirrindulari uharte arakildarra eta Top 10ean sartu zen

Otsailaren 16an Jaen Paraiso Interior Klasikoa jokatu zen Ubedan (154,2 km). Txirrindulariak olibondoetako bidezidorretatik ibili ziren, sterratoan, polita bezain berezia den lasterketan.

UAE Emirates taldea, atzera ere, nagusi izan zen. Talde arabiarreko Tim Wellens belgikarra gailendu zen (3:29:31), helmugarako 60 kilometroren faltan erasoa jo eta Ubedara bakarrik helduta. 48 segundora Thomas Pidcock britainiarra (Pinarello) sartu zen, eta 1:04ra Benoit Cosnefroy (UAE Emirates). Hasiera batean Jan Christen suitzarra (UAE Emirates) izan zen hirugarren helmugan, baina antolakuntzak deskalifikatu zuen, ustez esprintean maniobra irregularra egin zuelako. Igor Arrieta uhartearrak (UAE Emirates) goitik jarraitzen du eta zazpigarren sailkatu zen, 1:20ra. Talde onena UAE Emirates izan zen.