Ehiza barrutia eratu nahi dute Uharte Arakilen

Guaixe

Uharte Arakilgo ikuspegia Amurgingo bidetik. ARTXIBOA

Horretarako administrazio bidea abiatu dute.

Uharte Arakilgo udaletxeko bulegoan herrian ehiza barruti bat eratzeko proiektuaren espedientea jendaurrean dago. Ehiza barrutiak hartuko duen eremua zein den zehaztu daiteke. Izan ere, lurren jabeek beren jabetzak proiektatutako barrutian integratzeari berariaz uko egin diezaiokete. Horretarako epea martxoaren 30era artekoa da.