Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, Europako Nekazaritza Politika Bateratuko dirulaguntza eskatu nahi duten abeltzainek aurtengo eskaera udaletxean aurkez dezakete. Horretarako hiru agiri aurkeztu behar dituzte. Aurrena, ustiapen liburua, 2026ko ilbeltzaren 1eko data duena. Bestetik, bere jarduera nagusia abeltzaintza dela ziurtatzen duen agiria. Eta, azkenik, artzaintza modu erreal eta eraginkorrean egiten dela egiaztatzen duten agiriak. Dokumentazio hori guztia martxoaren 24ra arte aurkez liteke.