Uharte Arakilgo Udalak hainbat herri lur ditu, horietako batzuk aziendarako larre gisa erabiltzen dira. Sei dermioetan dauden larreen aprobetxamendua enkante bidez emateko baldintza tekniko administratiboen agiria onartu zuen udalak. Plegua udaletxeko bulegoan edo udalaren egoitza elektronikoan kontsulta daiteke. Zehazki Enizko, Martigarroko, Sargaizko, Ugarkaburuko, Berroetako eta Berastegiko larreetako herri-lurren aprobetxamendua aterako da enkantera. Enkantea apirilean eginen da, baina eskabideak aurkezteko epea martxoaren 24an despedituko da.