Igor Arrieta Lizarraga (UAE Emirates) Paris-Niza lasterketa entzutetsuan ari da lehian. Brandon McNulty eta Marc Soler taldekideekin emaitza onak lortzea da helburua.
Martxoaren 10ean hirugarren etapa jokatu zen, taldeen arteko erlojupekoa (23,5 km). INEOS Grenadiers izan zen talderik azkarrena, eta gustura ospatu zuten garaipena (26:40), tartean Imanol Erbitik, Hiriberriko txirrindulari ohia egun INEOS-eko kirol zuzendarietako bat baita. 2 segundora Juan Ayusok gidatzen zuen Lidl-Trek sailkatu zen, eta hain zuzen ere iaz UAE Emirates taldea utzi eta aurten Lidl-Trek-eko lider den Juan Ayusok jantzi du Paris-Nizako liderraren elastiko horia. UAE Emirates zortzigarren sailkatu zen, 37 segundora.
Esan bezala, Juan Ayuso da Paris-Nizako lider berria. Igor 68. da, 2:52ra. Gaur, martxoak 11, laugarren etapa dago jokoan, Bourgesen hasi eta Uchonen despedituko dena (195 km), etapa nahiko laua da hasieran, baina bukaera aldera hirugarren mailako des Cerisiers eta bigarren mailako Croix de la Liberation gainditu beharko dituzte, bigarren mailako Uchon gainean despeditzeko.
Paris-Niza martxoaren 15ean despedituko da.