Hirigintza erabaki bateko parte hartze prozesua zabalik dago

Guaixe 2026ko martxoaren 13a

Erreka kalearen ikuspegia. ARTXIBOA

Aldaketa bat eskatu da eta, legeari jarraiki zabaldu du udalak epea. 

Araudiari jarraituz, Uharte Arakilgo Udalak hiri jarduketako plan berezi baten aurretiko parte hartze plana martxan jarri du. Izan ere, udalak eskaera bat jaso du: Erreka kaleko 44. zenbakian beheko solairuan etxebizitza berri bat egiteko dentsitatea handitzea eta, horrela, bigarren etxebizitza bat sortzea. 

Hirigintza araudian aldaketa jendaurrean jarri du udalak 20 egunez. Espedientea udaletxeko bulegoan da. Interesdun guztiek beraien iradokizunak honako posta elektronikoko helbidean aurkez ditzakete: jechever7@hotmail.com. Horretaz aparte, Uharte Arakilgo Udalak dokumentuaren edukia azaltzeko bilkura baterako deia egin du. Udaletxean izanen da, martxoaren 18an, 17:00etan.