Igor Arrieta Lizarragak (UAE Emirates) Paris-Nizan garaipena lortzeko ametsa eskutan izan zuen. Txirrindulari uhartearra seigarren etapako eguneko ihesaldian sartu zen, eta aurrean eutsi zuen Joshua Tarling (INEOS) txirrindulariarekin. Bukaera aldera bigarren mailako bi portu zituzten, eta dena eman zuten. Helmugarako 8 km-ren faltan erasoa jo zuen Arrietak, baina ordurako atzetik Vingegaard liderraren Visma lanean hasi zen eta 5 km-ren faltan ihes egindakoak harrapatu zituzten. Azkenean, 25. iritsi zen helmugara.
Lasterketari dagokienez, martxoaren 15ean despeditu zen eguraldiari petralarekin jokatu den lasterketa gogorra. Erorketek lesio asko sortu dituzte. Jonas vingegaard (Visma) izan da txapeldun handia (22:18:38), Dani Martinez bigarrenari 4:23 aterata. Igor Arrieta 29. sailkatu da, 39:13ra.