Jaso gabeko herentzia bategatik oharra

Guaixe 2026ko martxoaren 19a

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Ogasunak ondorengoei dei egin die. 

Nafarroako Ogasunak jakinarazi duenez, azken etxebizitza Uharte Arakilen izan zuen gizonezko bat hil zen eta bere ondasunak ondorengoei emateko daude. Hori gertatu da testamenturik ez egitean ondorengoak zein diren ez jakiteagatik edo hildakoak izendatutakoak herentziari uko egiteagatik. Interesatuak egon daitezken ondorengoei jakinarazpena egin diete Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez (martxoaren 11koa) eta Uharte Arakilgo udaletxeko iragarki oholaren bidez. 

Jakinarazpen horien bidez herentziarako eskubidea dutenek, behar bezala kreditatuta, Ogasuneren Iruñeko egoitzara joan beharko dute apirilaren 11 baino lehen. Egoitza Karlos III .aren etorbideko 4. zenbakian (sarrera Nafarroako Gorteak kaletik) dago, 6. mailan. Hara joaten den ondorengoari azalduko diote gizonezkoaren heriotza-egunean jakinarazi gabe zegoen azken izapideaz, jaraunspenerako eskubidea egiaztatu beharko du.