Mendia

Animatu oporretako Mendi Campusera

Guaixe 2026ko martxoaren 20a

Udaberriko oporrak mendian gustura pasatzeko aukera eskaintzen du Mank-ek.

Sakanako Mankomunitateak udaberriko oporretan gaztetxoendako antolatutako Mendi Campusean izena ematea martxoaren 24an despedituko da

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta, apirilaren 7tik 10era Mendi Campusa izango da Uharte Arakilen, 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako jarduera programarekin. Campusa naturarekin harreman zuzena izateko, kirola egiteko eta aisialdia modu aktiboan eta dibertigarrian bizitzeko aukera paregabea izango da.

Goizero, 9:30etik 13:30era, naturan oinarritutako hainbat jarduera egingo dituzte: mendiko ibilbideak, eskalada, orientazio eta ginkana probak eta “Konkis” estiloko erronkak, talde lana, abentura eta kirola uztartuz.

Izena emateko epea martxoaren 24ra arte dago zabalik, Sakanako Mankomunitatean (kirolak@sakana-mank.eus edo 683 343 854). Prezioa: 54 euro.